lunes, 29 de abril de 2019

Curriculum ezkutua

Didaktikako klasean, curriculum ezkutuaren inguruan hitz egin dugu. Talde bakoitzak argazki batzuk atera behar zituen ondoren klasean komentatzeko. Argazki horiek mezu "ezkutu" bat eramen behar zuten. Horregaitik esaten dugu, curriculum ezkutua, argazki batek mezu bat bidaltzen duelako. Didaktika doctors taldeak argazki batzuk atera ditu eta hemen txertatuko ditut. Argazkien azalpena klasean eman genuen horregaitik azalduko dudan azalpena txikia izango da. 5 argazki aukera ditut azalpena emateko:
Lehenengo argazkian komunetan agertzen den kartela izaten da. Ikusi daiteke nola genero desberdintasuna dagoen gizonen eta emakumeen artean. Baita ere agertzen dira gurpildun aulkia behar dutenentzako. Gehien harritzen didana da, karteleetan agertzen den emakumea beti gona bat eramaten duela eta gizonak ez. Existitzen dira gona jartzen duten gizonak. Horrek mezu "ezkutu" bat bidaltzen du gizarteari. Genero desberdintasuna izugarria da kasu honetan eta gurpildun aulkia behar dutenentzako ez dira ezta emakumeak ezta gizonak. Beste munduko pertsonak direla ematen du.
Bigarren argazki honetan "jornada marxisten" inguruan hitz egiten du. Kartel honek esaten du "jornada marxistak" daudela gasteizen. Honek ere, mezu bat bidaltzen du. Gainera, kartelean ere jartzen du zeren inguruan hitz egingo duten jornada horietan. Adibidez, jartzen du "extrema derecharen" inguruan hitz egingo dute, "Catalunyaren inguruan"... Txarla hauetan ideia berdinak duten jendearentzako da. Bakarrik, marxistak joan ahal direla ematen du eta ideia poltikoen inguruan bakarrik hitz egingo dutela. Ideia berdintsuak duten jendearentzako da, hau da, pertsona marxistentzat.

Hirugarren argazki honetan "lengua de signos" ikasteko kartel bat dago. "Lengua de signos" ikasteko intentsiboak ematen dira. Honek ere mezu ezkutu bat dauka. "Lengua de signos" hori ikasten baduzu, hitz egin ezin dutenekin komunikatzeko aukera izango duzu. Ez zait aukera txarra iruditzen. Familiarren bat edo lagunen bat badaukazu ezin duena hitz egin aukera paregabea da pertsona horrekin komunikatzeko.

Laugarren argazkian, "Bizikidetza gelan" kartela da. Kartel honetan klasearen arauak agertzen dira. Adibidez, gelan ezin dela jan, ezin dela telefonoa erabili, higienea zaindu behar dela... Uste dut, arau hauek apurtu behar direla, zorrotzegiak direlako. Eta ematen du, dena perfektua egin behar dugula eta esaten dutena beti egin behar dugula. Honekin apurtu behar dugu eta bakoitza berak nahi duena egin beharko luke.

Bosgarren kartel honetan erderazko kartel bat kritikatzen dute pertsona batzuk. Kartel honetan, "Departamento de fisiología" jartzen du. Pertsona hauek eskatzen dute kartel hau euskeraz egon beharko zela. Uste dut, kartel mota hauek bi hizkuntzatan jarri beharko zirela jendeak nahi duena irakurtzeko. Baina, bi "posturak" ulertzen ditut. Hau da, gaztelaniaz dago jende gehiago ulertzeko, hemen erdera delako nagusia den hizkuntza. Eta bigarren "postura" da euskeraz egotea ere egon beharko zela eta Euskal Herrian ere euskeraz hitz egiten da eta hizkuntza nagusia ere bada gaztelaniarekin batera. Horregaitik, bi hizkuntzatan jarri beharko lirateke kartel hauek.

Lan hau Didaktika doctors taldearekin egin nuen. Beraien blogetan sartu ahal zarete informazio gehiago nahi baduzue. Hemen jarrizko dizkizuet berain blogak. Ideiak guztion artean hartu genituen. (https://unaicoroneldidaktika.blogspot.com/) (https://aritxz.blogspot.com/) (https://jokindidaktika.blogspot.com/?m=1).

lunes, 8 de abril de 2019

Intersekzionalitatea - Kartografia

INTERSEKZIONALITATEA
Posterraren Ariketa

Posterra eta honen zentzua

    Gure helburua interzekzionalitateak eskaintzen duen ideia lantzea izan da; honek kritikatzen duen diskriminazio sistema egituratua nabarmena dela argi  uzteko eta errealitate hori salatzeko. Horretarako, gaur egungo gizarte hetero-patriarkal kapitalistan dauden perfil ezberdinak irudikatzen saiatu gara. Irudikapena gorputz ezberdinen bidez egitea nahi izan dugu, beti ere, eskola eremuaren barne zentzua duten gorputzak erabiliz. Hala ere, irudikapen oso anitzak egin ditugu: gorputz batzuk haurrenak izango lirateke, beste batzuk ideia abstraktuagoen adierazpenak, beste batzuk aldiz, txikitatik umeek dituzten erreferentziak.

Perfil edo Identitate ezberdinak Posterrean

Lehenengo perfila diskriminazioaren piramidean posizio pribilegiatua izango lukeena da. Honek, gizarteak proposatutako identitatea perfektuaren ezaugarri gehienak biltzen ditu. Mutil heterosexual zuria da. Honekin gizarteak generoa, arraza eta orientazio sexualari dagokionez “normaltzat” ezartzen duena adierazi nahi izan dugu. Hala ere, badaude aipatu daitezkeen beste ezaugarri batzuk: gaztea, klasea (markazko arropa), aniztasun funtzionalik gabekoa, kanonei jarraituz erakargarria (errubia, argala…). Honek boterea eta nagusitasuna adierazten du. Errealitate hori adierazteko baloiaren metafora sortu dugu: mutilak hanka artean mundu bat daukala irudikatu dugu baloia izan beharrean, gizarte guztietan botere gehien duena delako. Hala ere, identitate pribilegiatu honek gizarteak ezartzen dizkion estereotipoen menpe dago ere, eta hauek presioa eragiten dute beregan. Maskulinitatearen ideiak haien izaera mugatzen du guztiz. Txikitatik esaten zaie umeei ez dutela negarrik egin behar; indartsuak izan behar direla benetako gizonak izateko. Baita haien gorputzak landu behar dituztela “perfektuak izateko”. Adierazpen emozionalari dagokionez jartzen zaizkien mugak irudikatzeko bigarren metafora bat erabili dugu: aurpegian ezer ez marraztea espresiorik gabeko identitatea adieraziz.; “mutilek ez dutelako sentimendurik adierazi behar”.

Bigarren irudia gure gizarteak inposatzen duen emakume estereotipatuaren irudikapena da, genero diskriminazioari erreferentzia egiteko. Gaur egun, emakumeek gizartearen presioa jasaten dute “perfektuak” eta “femeninoak” izateko, gizonezkoen menpekotzat tratatuak izatearekin batera . Honela haien zoriontasuna perfekzioaren ideiaren menpeko bihurtzen dute. Guzti hau garbi ikusi eta entzun daiteke egunero telebistan, irratian edota kalean, nabariak diren mezuen bidez (erakusleihoetako  manikiak, iragarkietako emakumeak, arropa-dendetako tailak...). Hortaz, kasu honetan ez dugu eskola adineko neskaren irudikapena egin. Egindako irudikapena neska txikiei jomuga gisa eskaintzen zaien erreferentea da. Erreferentzia hori oso famatua den “Barbie”-ak errepresentatzen du; gizatasuna gabeko panpina.

Hirugarren identitatea, LGTBI kolektiboa eta honen barruan kokatzen diren pertsonek pairatzen duten sufrimendu eta opresioa kritikatzeko erabili dugu. Eskolaren garaia eta gure bizitzetako lehen urte hauek oso garrantzitsuak dira. Hauetan influentzia ugari jasotzen ditugu eta askotan gizarte diskriminatzaile honek inposatzen digunarekin lotuta egoten da. Honela  onargarria den identitate bakarra delako ideia garatzen dugu. Txikitatik inposatzen digute mutilak eta neskak nolakoak izan behar diren, eta zer gustatu behar zaien. Binarismoaren eta heterosexualitatearen ideia azpimarratu eta beste aukera guztiak baztertzen dira. Horren, ondorioz, inpaktu izugarria du umeengan dikotomia horrekin bat ez datozen identitateak ezagutzea: homosexualitatea, bisexualitatea, transexualitatea… Gizarteak txikitatik ezarri digu hori gaizki dagoela edo ez dela normala. Kolektibo honen barruan dauden pertsonen emozioak eta pentsamenduak ezabatzen saiatzen dira nolabait. Ideia horiek adierazteko bai garuna eta bai bihotza tapatu nahi izan ditugu. Gainera, kolektiboak bere barruan hartzen dituen identitate-gorputz desberdin aniztasuna adierazteko, neutroa den irudikapena erabiltzen saiatu gara.

Laugarren posizioan, neska beltz bat irudikatu dugu. Perfil honek diskriminazioaren hainbat ezaugarri hartzen ditu barruan: generoa, arraza, klasea, itxura, erlijio edo sinismenak… Arrazaren supremaziaren egoera latza kritikatu nahi izan dugu batez ere, eta bereziki emakumezkoen kasuan. Hortaz, argitu beharrekoa da beltzak ez direla irudikapen honek barruan hartzen dituen pertsona bakarra; musulmanak, latinoamerikarrak, ijitoak… ere barne daude. Gizarte arrazista honetan miseria eta opresio izugarria pairatzen dute arraza zuria ez diren beste arrazek. Hasteko, historian zehar bortizki zapaldua izan den eta zapaldua izaten jarraitzen duen identitatea da hau (esklabotza, kolonizazioa, prostituzioa…). Urte luzez jasandako errepresio hori adierazteko odol puztuaren metafora erabili dugu. Txikitan ere, neska beltzek izugarrizko opresioa jasaten dute (hitzartutako ezkontzak gazteak direnean…) Opresio horren adibide bortitzenetako bat klitoriaren mutilazioa da, muralean irudikatu duguna. Neska gazteei plazerra lortzeko aukera kentzen diete haien purifikazioa bermatzeko, purifikatu daitezen, ondorengotza bermatzea da haien funtzioa…)

Azkenik, “Down sindromea” duen neska bat marraztu dugu. Aniztasun funtzionala duten pertsona guztien izenean egin nahi izan dugu irudikapen hau. Azpimarratu nahi dugu aniztasun funtzional mota asko eta oso ezberdinak daudela (itsuak, gorrak, depresioak, fisikoak, psikologikoak…). Aniztasun funtzionala duten pertsonak posiziorik zapalduenean kokatu dugu gizartean errepresio eta diskriminazio izugarria pairatzen duen kolektiboa delako. Ideia hori adierazteko erabili nahi izan dugun ideia gorputzik ez marraztea izan da (beste kasuena ez bezalakoa gutxienez). Honela “ez-gaitu” kontsideratzean pertsona hauei bizitzeko aukerak guztiz ezabatzen zaizkiela adieraziz. Down Sindromea duten pertsonek pairatu behar izan duten diskriminazioaren adibide dira orain arte ez zaiela boto eskubidea aitortu, familiek haien ondorengotza eskubidea betatzeko aukera zutela. Bi sinbologia gehiago erabili ditugu: ahoan zentsura irudikatzen duen X bat jarri diogu, gizarteak beti daukaten irribarrea kendu nahi dielakoan; eta bihotza beste pertsonak bezala emozioak dituztela azpimarratu nahian.

Posterraren ardatz osagaiak

Kateak errepresioaren sinboloa dira. Hau diskriminazio batukariaren ideia azpimarratzeko egin dugu. Perfil diskriminatuak agertu ahala, haien ezaugarri “desberdinduekin” batera gero eta kate gehiago agertzen direlako gorputzen inguruan. Honela, aniztasun funtzionala dutenen kasuan, kateak dira ikus daitekeen gauza bakarra, erabateko errepresioa adieraziz.

Bigarren gauza paperaren zikinkeria da. Katearekin batera, perfilak agertu ahala zikinkeria handiagoa da. Zikinkeriak adierazi nahi duena gizartearen eragina da, identitate ezberdinei jartzen dien karga edo  konnotazio negatiboa.

Intersekzionalitatea

Intersekzionalitateak zapaldurik eta bazterturik dauden pertsonen identitateak, eta gizarteak horien kontra ezartzen dituen opresio, dominazio eta diskriminazio sistemak ikasten ditu. Teoria hau diskriminazioaren aukera guztiak aztertzen saiatzen da. Halaber, aukera horien asko eta oso desberdinak direla salatzen du, beti ere aukera horiek pertsona baten identitatearen ezaugarri bezala ulertuta.

Argien ikusten diren aukera horien artean generoa, etnia, klasea, arraza, orientazio sexuala, erlijio, adina… daude. Gizarteak inposatutako identitateak ezaugarri edo kategoria horietako bakoitzean estandar zehatza markatuta duenez, horietako batetik ateratzean pertsonak diskriminatuak izaten dira gaur egun.

Teoriak proposatzen duena da diskriminazioa maila guzti horiei erreparatuz aztertzea da. Honela, diskriminazioa batukaria dela adierazi nahi du. Hau da, diskriminaziorako “aitzakia” diren ezaugarri ezberdinak daude, baina ezaugarri horiek ez dira zertan elkarrekiko independenteak izan behar. Izan ere, ezaugarri horiek elkarrekin topatzeak diskriminazioa areagotzen du.

Honen ondorioz, diskriminatuen artean nolabaiteko “mailak” sortzen direla ulertu behar da. Adibidez, Argia astekariaren artikulu batean honela argudiatzen da: “Feminismo klasikoaren arabera gizarte patriarkala unibertsala da: emakumeak zapalduak gara eta gizonak zapaltzaileak, baina argi dago errealitatea konplexuagoa dela. Adibide erraz bat: Angela Merkel-ek sexismoa bizi dezake, baina boteretsua izateagatik rol zapaltzailearekin identifika dezakegu ere.  Nahiz eta emakumea izan, klase altuko pertsona da eta, beraz, pribilegiatua. Pribilegiozko posizio horren aurrean, langile gehienak, nahiz eta gizonezkoak izan, bera baino zapalduagoak daude.”

Azken finean, intersekzionalitateak argi utzi nahi duena desberdintasun soziala eta diskriminazioa multidimentsionala eta uste duguna baino konplexua dela da.

Ondorioa aldaketari begira

Diskriminatuak diren talde edo sektoreak asko eta desberdinak izan arren, argi dago zein den apurtu beharreko ideia (etsaia neurri batean): gizon zuri heterosexual kapitalistaren supremazia. Hori da gizarteak inposatutako identitate estandarra eta onargarria. Hortaz, oprimitutako taldeen artean dauden gatazkak alde batera utzi eta benetako etsaien aurka borrokatu beharko litzateke etnia, klase, genero… desberdinetako pertsonen arteko berdintasuna lortu arte.

Diskriminazioa ez da zatikatua. Estandarra ez den guztia zapaltzen du. Hortaz, diskriminazioaren kontrako borroka ezin da zatikatua izan, bateratua baizik. Denok, elkarrekin borrokatu behar dugu diskriminazioaren kontra. Feminismoaren borrokak, klase borrokarekin batera egin behar du aurrera. Baita LGTBi-fobiaren kontrako borrokak eta Arrazismoaren kontrakoak. Modu horretan, elkartasunez eta helburu komunak partekatuz borrokatu behar dugu edozein errepresio eta diskriminazioaren kontra.

Diskriminazioarekin akabatzeko estatuak dituen estruktura diskriminatzaile eta baztertzaileak ezagutzea beharrezkoa da. Hauek zer helburu zehatzekin egiten diren ulertu behar da, sistema honetan agintzen duten interesen kontra kritika egiteko eta gizarteko oinarri diren beste taldeen egoera kaxkarra ulertzeko.

Lan hau Didaktika doctors taldearekin egin nuen. Talde izugarria da eta beraien blogetan sartu ahal zarete informazio gehiago nahi baduzue. Hemen jarrizko dizkizuet berain blogak. Ideiak guztion artean hartu genituen. (https://unaicoroneldidaktika.blogspot.com/) (https://aritxz.blogspot.com/) (https://jokindidaktika.blogspot.com/?m=1).