lunes, 25 de febrero de 2019

Performance - La crítica de las herramientas

Imagen 




Didaktika doctors taldeak Ivan Illichen testuaren performance-a egin du. Lehenengo kapitua landu dugu, "La crítica de las herramientas" testua. Performance hau oso ondo gelditu zitzaigun, jendeak parte hartu zuen eta beraien ideak bota zituzten gai honen inguruan. 

Egin genuen lana azalduko dut. Hiru esne kaxa hartu genituen eta bertan hezkuntza, garraioa eta osasuna kontzeptuak jarri genituen. Ondoren bi zulo egin genituen gohian eta behean eta jendeak papelak (garrioaren, hezkuntzaren, osasunaren inguruko kontzeptuak) sartu behar zituzten kaxetan.
Unai (expertua) arretaz ikusten zuen gertatzen zena. Honekin landu nahi genuen "produktibitate masiboa".











La crítica de las herramientas - Ivan Illich

Gaur, Ivan Illichen liburuaren lehen kapitulua irakurri eta klasean landu dugu. Kapitulu hau, "La crítica de las herramientas" deitzen da eta sistema industrialaren eta kontraproduktibitateari buruz hitz egiten du. Testu honi buruz galdera batzuk erantzun behar genituen eta ondoren klasean debatitu egin behar genituen Illichen ideiak eta gure ideiak.

Ivan Illich "erraminta" kontzeptua erabiltzen du adierazteko erabiltzen direla helburu bat lortzeko, fisikoak zein abstraktuak. Horretaz gain, Illich-ek ere erreferentzia egiten dio gehiegizko produktibateari esanez, inguru soziala suntsitzen duela eta teknologiak ere kalte egiten duela. Illich-ek bi baloreei buruz hitz egiten du: erabileraren balorea (gauza bat duen erabilgarritasun naturala, gizakion bizitzarako baliagarria egiten duena) eta aldaketaren balorea (ez da gauzaren propioa edo naturala, produkzioaren emaitza baizik. Abstraktua eta erlatiboa da. Honek erabileraren balore ezberdinak elkarrekin zer proportzioan aldatzen diren adierazten du).

Ondoren autore honek bere iritzia ematen du eskolaren eta ikaskuntzaren artean. Bertan, Illich-ek esan zuen gizartea alienatuta dagoela. Ikasleak aukera desberdinak dituzte beraien kapital kulturalaren arabera. Gizartean segregazio soziala dago eta honekin guztiarekin apurtzeko Ivan Illich-ek esan zuen eskola publikoak behar direla gizarteak dituen desberdintasunekin apurtzeko.

Medikalizazioaren inguruan ere hitz egin zigun Ivan Illich-ek. Honen inguruan esan zuen medikuntza instituzionala arazo larria dela gure gizarterako. Gehiego ekoizten ari gara eta sendagai batzuk kalte gehiego egiten ari dira jendeari.

Azkenik, hezkuntzaren arazoa konpotzeko esan zuen, gure kabuz ere ikasi daitekeela eta ez dela beharrezkoa eskola erabilitzea. Klase arazoa konpontzeko, klaseak dinamikoagoak egin behar dira eta ez dela irakaslea etorri behar eta "txapa" botatzea. Arazo politikoa da eta helburuak ondo finkatu behar dira arazo hauek konpontzeko.

Esther Ferrer - Performance


ESTHER FERRER - PERFORMANCE
Resultado de imagen de esther ferrer performance

Gaur, Didaktikako klasean performancen inguruan hitz egin dugu. Klase honetan, irakasleak zer den perfomance bat azaldu digu, ondoren Ivan Illichen testuen azalpena emateko baliagarria zelako. Performance bat, abangoardiako ikuskizuna, arteen eta eremu desberdinetako elementuak konbinatzen ditu, hala nola, musika, dantza, antzerkia eta arte plastikoak. Horretaz gain, Esther Ferrer egindako perfomance batzuk ikusi ditugu, Izugarria izan da nola erabiltzen duen inguruan duen edozer eta gorputza (keinuak, adibidez). Dena konbinatuz, bera nahi duenari buruz hitz egiten du. Oso baliagarria izan da klase hau, performancen inguruan gehiago ikasteko eta Illichen testuak hobeto azaltzeko.

Testu honetako ideia batzuk Jokin Bereziarturen blogetik hartu ditut. Bere blog-a ikusteko hemen dago bere link-a. (https://jokindidaktika.blogspot.com/?m=1)

viernes, 22 de febrero de 2019

Klase kanpoko argazkiak









Otsailaren 22an klase kanpoko 9 argazki atera genituen. Orain argazki bakoitzetik zerbait esango dut.
Lehenengo argazkian, klasekide argetzen dira autobusean lotan. Etxera bueltatzen ari dira, eta egun luze baten ondorioz lo gelditu dira. Ikusi daiteke erlaxatuta eta nekatuta daudela.
Bigarren argazkian, goizeko 7 tan ateratako argazki bat da, non jendea lanera doazen trenean. Bi persona agertzen dira, emakume gazte bat eta gizon bat. Emakumea mobilari begira ari da, ia gazte guztien moduan. Eta gizona birtean bere gauzetan pentsatzen ari da.
Hirugarren argazkian, futbol partidu bat da. Nire taldea jokatzen ari da (kamiseta zuria dutenak) eta ikusi daiteke taldea kontzentratuta da. Baita ere ikusi daiteke nola nire taldeko aurrelaria desmarkatzen ari dela.
Laugarren argazkian, nire lagun batek bidali zidan argazki bat da, non bere aurpegia agertzen de festa baten ondorioz. Ikusi daiteke, kantsatuta dagoela eta momentu horretan gauzak ez diotela asko inporta.
Bosgarren argazkian, taberna batean egon ginen bitartean ateratako argazkia da. Ikusi daiteke aurpegi kantsatu bat, egun luze baten ondorioz.
Seigarren argazkian, lagun batzuk ageri dira futbolinean jolasten. Ondo pasatzen ari dira, gainera gorputzak erlaxatuta daudela ematen du. Disfrutatzen ari dira.
Zazpigarren argazkian, gure klaseko mutil bat agertzen da. Konturatu zen argazkia atera nahi geniola eta horregaitik jarri zuen hatzamar hori. Baina ikusi daiteke erlaxatuta ematen duela eta pozik dagoela.
Zortzigarren argazkian, Bilboko metroa agertzen da. Argazki hau klasetik bueltan atera genuen horregaitik suposatzen dugu jendea etxera joango zela jatera. Arratsaldeko hirurak izango ziren gutxi-gorabehera, eta metro honetan jende asko joaten da. Jendea lagunekin joaten da hitz egiten eta gorputz kantsatuak agertzen dira.
Azkenengo argazkian, gure klase kide bat agertzen da kalean bakarrik. Denbora asko zuenez autobusa hartu baino lehen banku batean eseri zen. Luzatzen ari da klasean 3-4 ordu eserik pasa dituelako. Nahiko kantsatuta ere dagoela igertzen da.

Lan hau Didaktika doctors taldearekin egin nuen. Talde izugarria da eta beraien blogetan sartu ahal zarete informazio gehiago nahi baduzue. Hemen jarrizko dizkizuet berain blogak. Ideiak guztion artean hartu genituen. (https://unaicoroneldidaktika.blogspot.com/) (https://aritxz.blogspot.com/) (https://jokindidaktika.blogspot.com/?m=1).

martes, 19 de febrero de 2019

Artiumera bisita



Gaur, Modulo Doctors taldeak Artiumera bisita egin du Modulu Lanari hasiera emateko. Bertan, bi taldeetan banatu ginen. Alde batetik, Jokin eta Aritz eta bestetik Unai eta Josevi. Bakoitzak bere lana egin behar zuen, lehenengo taldeak argazkaik atera eta gu apunetak hartu. Oso bisita polita izan zen, asko ikasi genuen umeen partetik. Gainera, ume hauek gaztelania eta ingelesa oso ondo hitz egiten zuten. Harritzekoa zen ume horiek 6-7 urte izatea. Umeak oso lasaiak ziren eta irakasleen azalpenak erraz ulertzen zuten. Guretzako oso esperientzia interesgarria izan zen.

Artium museora bisita Didaktika doctors taldearekin egin nuen. Bisita honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue beraien blogetan sartu ahal zarete. Hemen jarrizko dizkizuet berain blogak. (https://unaicoroneldidaktika.blogspot.com/) (https://aritxz.blogspot.com/) (https://jokindidaktika.blogspot.com/?m=1).

Klase barruko argazkiak











Otsailaren 14ean Didaktika klasean argazkien eta gorputzen adierazpenaren azalpena eman dugu. Argazki hauek klase barruan gertatzen diren gorputz adierazpenak dira. Orain banan-banan azalduko ditut: 
Lehenengo argazkian, klasekide baten hankak agertzen dira. Honek ematen du ez duela seriotzat hartzen klasea. Eta erlajatuta dagoela ematen du. 
Bigarren argazkian, klasekide batek mugikorrarekin dago klase orduetan. Ematen du, adi ez dagoela, seriotasunez ez duela klasea hartzen. Gainera, atzerantz begiratzen dago, eta ikusi daiteke irakasleari ez diola kasu handirik egiten. 
Hirugarren argazkia, bigarrenaren antzekoa da. Igertzen da, klasean adi ez dagoela eta ez zaiola inporta zer esaten duen irakasleak. 
Laugarren argazkia, persona bat telefonoarekin ari da, irakaslea klasea ematen duen artean. Gainera, erlajatuta dago bere hanketan ikusi daitekeelako. 
Bosgarren argazkian IBEF klaseko ikasle bat agertzen da. Igertzen da ez dela klase normal bat, mahai gainean dagoelako. Klase praktikoa ematen du eta klasekideekin hitz egiten ari dela ematen du. 
Seigarren argazkia bosgarrenaren antzekoa da. Baina, pertsona hau telefonoarekin ari da. Hau ere, IBEF klaseko ikaslea da. Igertzen da, bere taldeekideei atentzio handia ez diola jartzen. 
Zazpigarren argazkia, gure klaseko kidea da. Bere ahoa agertzen da argazki honetan ematen duelako azpertuta zegoela. Momentu honetan, irakaslea klasean sartu zen. Suposatu dezakegu, klasea ez diola asko gustatzen. 
Zortzigarren argazkia, ikusi daiteke gure klasekide bat ordenagailuan apunteak hartzen. Irakaslea azaltzen duen artean bera apunteak hartzen ditu. Horrela egon behar da klasean! Nahiko interesatuta ematen du. 
Bederatzigarren argazkia pasotismoaren irudi argia da. Igertzen da klasea ez zaiola gustatzen. Horregaitik jartzen ditu hankak mahai gainean. 
Eta azkenengo argazkia, bederatzigarrenaren guztiz kontrakoa da. Pertsona hau apunteak hartzen ditu. Baina ez ditu ordenagailuan hartzen baizik eta koadernoan. Modu tradizionalagoa da. Igertzen da klasean seriotasun handia jartzen ari duela.

Lan hau Didaktika doctors taldearekin egin nuen. Talde izugarria da eta beraien blogetan sartu ahal zarete informazio gehiago nahi baduzue. Hemen jarrizko dizkizuet berain blogak. Ideiak guztion artean hartu genituen. (https://unaicoroneldidaktika.blogspot.com/) (https://aritxz.blogspot.com/) (https://jokindidaktika.blogspot.com/?m=1).

sábado, 9 de febrero de 2019

Tomboy pelikula

Otsailaren 7an, Didaktika klasean "Tomboy" pelikula ikusi genuen. Eta pelikula honen inguruan iruzkin bat egitea proposatu zigun irakasleak.

Hasteko, "Tomboy"ren esanahia da, emakume batek gizon baten rol guztiak hartzen dituen persona da. Pelikula honetan argi geratzen da hori. Protagonista, Laure izeneko neska batek, mutil baten rol guztiak hartzen ditu lagun berriak egiteko. Horretarako, "Michael" izenarengaitik aldatzen du.

Pertsona honek mutilaren rolak hartzen ditu: listua botatzen du, futbolean jolasten du, kamiseta barik jolasten du, mutilen bainujantzia jartzen du... Rol guzti hauek ez dira mutilarenak bakarrik izan behar, baina ekintza hauek normalean mutilak egiten dituzte. Taldean integratzeko, Laure ekintza guzti hauek egiten ditu. Gainera, Lisataz maitemintzen da. Lisak uste du Laure mutil bat dela. Baina ikustean neska bat zela bukatutzat ematen dute bien arteko harremana.

Gustatuko litzaidakeen futbolaren zatia kontatzea. Uste dut, genero estereotipoak argi geratzen direla. Mutilak futbolean jolasten dute eta Lisa kanpoan gelditzen da. Gainera, mutilak kamiseta barik jolasten dute, ekintza hau egitea mutilena delako normalean. Horretaz aparte, mutilak listuak botatzen dituzte eta neskak ez. Ekintza guzti hauek "Michael"ek egiten ditu taldean integratzeko.


miércoles, 6 de febrero de 2019

Nor naiz ni?

Aupa!

Nire izena Josevi Garcia da, 18 urte ditut, Usansolokoa naiz, Bilbo ondoan dagoen herri txiki bat da eta hau izango da nire blog pertsonala. Didaktika Orokorreko lanak bidaltzeko tokia izango da. 

Espero dut asko gustatzea eta entretenitzea!