Gaur, Ivan Illichen liburuaren lehen kapitulua irakurri eta klasean landu dugu. Kapitulu hau, "La crítica de las herramientas" deitzen da eta sistema industrialaren eta kontraproduktibitateari buruz hitz egiten du. Testu honi buruz galdera batzuk erantzun behar genituen eta ondoren klasean debatitu egin behar genituen Illichen ideiak eta gure ideiak.
Ivan Illich "erraminta" kontzeptua erabiltzen du adierazteko erabiltzen direla helburu bat lortzeko, fisikoak zein abstraktuak. Horretaz gain, Illich-ek ere erreferentzia egiten dio gehiegizko produktibateari esanez, inguru soziala suntsitzen duela eta teknologiak ere kalte egiten duela. Illich-ek bi baloreei buruz hitz egiten du: erabileraren balorea (gauza bat duen erabilgarritasun naturala, gizakion bizitzarako baliagarria egiten duena) eta aldaketaren balorea (ez da gauzaren propioa edo naturala, produkzioaren emaitza baizik. Abstraktua eta erlatiboa da. Honek erabileraren balore ezberdinak elkarrekin zer proportzioan aldatzen diren adierazten du).
Ondoren autore honek bere iritzia ematen du eskolaren eta ikaskuntzaren artean. Bertan, Illich-ek esan zuen gizartea alienatuta dagoela. Ikasleak aukera desberdinak dituzte beraien kapital kulturalaren arabera. Gizartean segregazio soziala dago eta honekin guztiarekin apurtzeko Ivan Illich-ek esan zuen eskola publikoak behar direla gizarteak dituen desberdintasunekin apurtzeko.
Medikalizazioaren inguruan ere hitz egin zigun Ivan Illich-ek. Honen inguruan esan zuen medikuntza instituzionala arazo larria dela gure gizarterako. Gehiego ekoizten ari gara eta sendagai batzuk kalte gehiego egiten ari dira jendeari.
Azkenik, hezkuntzaren arazoa konpotzeko esan zuen, gure kabuz ere ikasi daitekeela eta ez dela beharrezkoa eskola erabilitzea. Klase arazoa konpontzeko, klaseak dinamikoagoak egin behar dira eta ez dela irakaslea etorri behar eta "txapa" botatzea. Arazo politikoa da eta helburuak ondo finkatu behar dira arazo hauek konpontzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario