martes, 19 de febrero de 2019

Klase barruko argazkiak











Otsailaren 14ean Didaktika klasean argazkien eta gorputzen adierazpenaren azalpena eman dugu. Argazki hauek klase barruan gertatzen diren gorputz adierazpenak dira. Orain banan-banan azalduko ditut: 
Lehenengo argazkian, klasekide baten hankak agertzen dira. Honek ematen du ez duela seriotzat hartzen klasea. Eta erlajatuta dagoela ematen du. 
Bigarren argazkian, klasekide batek mugikorrarekin dago klase orduetan. Ematen du, adi ez dagoela, seriotasunez ez duela klasea hartzen. Gainera, atzerantz begiratzen dago, eta ikusi daiteke irakasleari ez diola kasu handirik egiten. 
Hirugarren argazkia, bigarrenaren antzekoa da. Igertzen da, klasean adi ez dagoela eta ez zaiola inporta zer esaten duen irakasleak. 
Laugarren argazkia, persona bat telefonoarekin ari da, irakaslea klasea ematen duen artean. Gainera, erlajatuta dago bere hanketan ikusi daitekeelako. 
Bosgarren argazkian IBEF klaseko ikasle bat agertzen da. Igertzen da ez dela klase normal bat, mahai gainean dagoelako. Klase praktikoa ematen du eta klasekideekin hitz egiten ari dela ematen du. 
Seigarren argazkia bosgarrenaren antzekoa da. Baina, pertsona hau telefonoarekin ari da. Hau ere, IBEF klaseko ikaslea da. Igertzen da, bere taldeekideei atentzio handia ez diola jartzen. 
Zazpigarren argazkia, gure klaseko kidea da. Bere ahoa agertzen da argazki honetan ematen duelako azpertuta zegoela. Momentu honetan, irakaslea klasean sartu zen. Suposatu dezakegu, klasea ez diola asko gustatzen. 
Zortzigarren argazkia, ikusi daiteke gure klasekide bat ordenagailuan apunteak hartzen. Irakaslea azaltzen duen artean bera apunteak hartzen ditu. Horrela egon behar da klasean! Nahiko interesatuta ematen du. 
Bederatzigarren argazkia pasotismoaren irudi argia da. Igertzen da klasea ez zaiola gustatzen. Horregaitik jartzen ditu hankak mahai gainean. 
Eta azkenengo argazkia, bederatzigarrenaren guztiz kontrakoa da. Pertsona hau apunteak hartzen ditu. Baina ez ditu ordenagailuan hartzen baizik eta koadernoan. Modu tradizionalagoa da. Igertzen da klasean seriotasun handia jartzen ari duela.

Lan hau Didaktika doctors taldearekin egin nuen. Talde izugarria da eta beraien blogetan sartu ahal zarete informazio gehiago nahi baduzue. Hemen jarrizko dizkizuet berain blogak. Ideiak guztion artean hartu genituen. (https://unaicoroneldidaktika.blogspot.com/) (https://aritxz.blogspot.com/) (https://jokindidaktika.blogspot.com/?m=1).

No hay comentarios:

Publicar un comentario