Otsailaren 7an, Didaktika klasean "Tomboy" pelikula ikusi genuen. Eta pelikula honen inguruan iruzkin bat egitea proposatu zigun irakasleak.
Hasteko, "Tomboy"ren esanahia da, emakume batek gizon baten rol guztiak hartzen dituen persona da. Pelikula honetan argi geratzen da hori. Protagonista, Laure izeneko neska batek, mutil baten rol guztiak hartzen ditu lagun berriak egiteko. Horretarako, "Michael" izenarengaitik aldatzen du.
Pertsona honek mutilaren rolak hartzen ditu: listua botatzen du, futbolean jolasten du, kamiseta barik jolasten du, mutilen bainujantzia jartzen du... Rol guzti hauek ez dira mutilarenak bakarrik izan behar, baina ekintza hauek normalean mutilak egiten dituzte. Taldean integratzeko, Laure ekintza guzti hauek egiten ditu. Gainera, Lisataz maitemintzen da. Lisak uste du Laure mutil bat dela. Baina ikustean neska bat zela bukatutzat ematen dute bien arteko harremana.
Gustatuko litzaidakeen futbolaren zatia kontatzea. Uste dut, genero estereotipoak argi geratzen direla. Mutilak futbolean jolasten dute eta Lisa kanpoan gelditzen da. Gainera, mutilak kamiseta barik jolasten dute, ekintza hau egitea mutilena delako normalean. Horretaz aparte, mutilak listuak botatzen dituzte eta neskak ez. Ekintza guzti hauek "Michael"ek egiten ditu taldean integratzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario