domingo, 31 de marzo de 2019

La convivencialidad - Ivan Illich

Didaktikako klasean Ivan Illichen liburuaren kapitulu bat landu dugu. Kasu honetan, "La convivencialidad" izeneko testua irakurri dugu eta ondoren klasean denon artean ideiak bota ditugu.

Testuarekin hasteko, zeremonia mito-poetikoaren inguruan idatzi zuen. Ivan Illich-entzako, eskola da zeremonia mito poetikoa, bertan askatasuna galtzen dugulako. Eta irtenbidea aurkitzeko, "irudimen sortzailea" kontzientzia hartzea beste maila eta posibilitate batzuk daudela. Adibidez, homeschooling-a.

Ondoren bizikidetasun printzipioari buruz hitz egin zuen. Esan zuen, gizartea berraiki egin behar zela, inbertsio batetik hasita. Horretarako, beste metodo batzuk imajinatu behar dira, menpekoak (teknologia) eta menpekoak ez direnak (erlazioa sortzeko banakoarekin).

Illichek bi harreman mota irudikatu zituen: autonomoa (autogobierno), erabileraren balioa sortzea eta heteronomoa (egitura bertikalak) trukatzeko balioak erabiliz bizitza antolatzea.

Ondoren, eskoizpen heteronomoaren inguruan idatzi zuen. Esan zuen, eskola moldatu egin behar dela. Eta eskola publikoak eraikitzea alternatiba dela.

Gero, ekoizpenaren modu heteronomoaren suntsitzaileei buruz hitz egin zuen. Bi neurri daudela adierzi zuen. Lehenengoa, instituzio industrialeei mugak jartzea eta bigarrena, autonomiaren mesedeetan egiten duten balioak. 

Azkenik desezkolaratzearen inguruan hitz egin zuen. Desezkolaratzeak dakarrena hauek dira.
  1. Eskolak sortu dituen gizarte irudimenaren inertziekin apurtzea.
  2. Hezkuntza instituzio berriak sortzea → Eskolei alternatibak topatzea.
  3. Puskatzea instituzioekin ekarriko lukeela erabaki politikoa bat hartzea. Leku hauek erabilitzea “espacios de adiestramieto” moduan. (teknologia behar dugu?)

viernes, 29 de marzo de 2019

Eskola motak

Didaktikako klasean bideo batzuk ikusi ditugu eskola moten inguruan. Bi mugimendu ikusi ditugu. Lehenengo mugimendu anti-autoritarioak eta bigarrena, mugimendu edo esperientzia berritzaileak. 

Mugimendu anti-autoritarioetan eskola anarkista eta homeschooling aurkitu dezakegu. Lehenengo eskola anarkistarekin hasiko naiz. Eskola mota honetan elkartasuna eta askatasuna funtsezko ezaugarriak dira. Hemen, inor ez dauka botererik, ez dago autoritaterik. Pertsona guztiak berdinak dira eta eskubide berdinak dituzte. Umeak edozer egin dezakete: salto, dantza… Gainera, ez dago azterketarik eta batxilergoa egiteko bermea dute. Bilerak egiten dituzte eta bertan urte desberdinetako jendea biltzen da. Denak aukera berdinak dituzte.
Bigarren, homeschooling-ren inguruan idatziko dut. Hemen ere, hezkuntza askea da. Arrazoi ekonomikoengaitik edo pedagogikoengaitik ikasten dute umeak etxean. Beste zenbait arrazoi ere egon daitezke. Adibidez, esperientzia txarra eskolan edo ez da gomendagarria joatea eskolara. Familia bakoitza ahal duen moduen irakasten du bere seme/alaba. Proiektuen bidez irakasten duten. Homeschooling-ak alde onurgarriak eta negatiboak ditu. Adibidez, alde onuragarriak (umeak ez daude curriculum eskolarraren menpe, umeak bere erritmoa jarraitzen du eta beraien interesetara egokitzen da hezkuntza) eta alde negatiboak (ez dauka titulaziorik, ez da ilegala etxean ikastea baina ez dago ondo ikusita).

Esperientzia berritzaileak eskola txikiak edo amaraberri ikastola izan daitezke. Eskola txikiak, adibidez gabiria eskola, publikoa da, adin ezberdinetakoak batzen dira ikasgeletan. Hortaz, harremana estua da. Normalean, nekazal guneko eskolak izaten dira. Eskola txikiak umeen interesetara egokitzen dira.
Amaraberri ikastola publikoa da, hezkuntza eredu desberdina proposatzen du. Hemen, garapena globala da eta umeen beharretara egokitzen da ikastola hau. Desberdin egiten duena da, amaraberrin lan egiten dutela umeak, berain gustuko lanetan. Ez daude testuliburuak, liburutegi bat dute informazioa bilatzeko. Urte desberdinetako umeak elkarrekin lan egiten dute. Eta ez daude ia azterketarik, proiektuen bidez ikasten dute.

jueves, 28 de marzo de 2019

El ritual del progreso - Ivan Illich

Didaktikako klasean Ivan Illichen testuaren bigarren kapitulua landu dugu. Kapitulu hau "El ritual del progreso" deitzen da eta bertan teknologiaren eta eskolaren inguruan hitz egiten da. 

Hasteko, teknologiaren inguruan hitz egin zuen. Autore honek esan zuen teknologia ez dela aurrerapausuaren sinonimoa eta maila bat gainditzen duenean helburua apurtu egiten da. Baita ere esan zuen teknologien hezkuntza sustatzen dela interes ekonomikoengaitik eta benetako helburuak hizkutatuta gelditzen direla. Adibidez, hezkuntza, osasuna eta garraioa.

Ondoren eskolaren inguruan hitz egin zuen. Lehenengo eta behin, eskolaren izaera kontraproduktiboari buruz hitz egiten du liburuak. Horretarako, bi mezu bota zituen autoreak. Lehenengoa, eskola dela instituzio bakarra irakasteko. Eta hori desikatsi behar dugula. Eta bigarrena, eskola ezagutzaren kapitalisatzailea da. Eskola merkantzia bihurtzen dugu. Gero, eskolaren papela baloreen instituzionalizazioaren inguruan hitz egin zuen. Illich-ek esan zuen eskolak txertatzen dituela ideiak sistema industrialaren jarraipena zihurtatzen dutenak. Ondoren, Ivan Illichek esan zuen eskolak behartzen gaituela kontsumitzera. Eta honek desiren naturaltasuna aldatu egiten duela esan nahi du. Desioa beharra bilakatzen da.





domingo, 17 de marzo de 2019

Judith Butler eta Sunaura Taylor (elkarrizketa)


Resultado de imagen de judith butler and sunaura taylor

Judith Butler-en eta Sunaura Taylor-en bideo bat ikusi dugu Didaktikako klasean. Bideo honetan, bizitzari buruz hitz egiten dute eta bizitzaren zenbait aspektu jorratzen dituzte. Adibidez, desgaitasun kontzeptuari buruz hitz egiten dute… Hemen daude bideo horretan azaltzen diren ideia nagusiak.

Ideia nagusiak zeintzuk diren jakiteko, irakasleak zenbait galdera jarri zizkigun eta guk erantzun behar genituen. Horregaitik, azalduko ditudan kontzeptua galdera horien erantzunak izango dira.

Bideoan azaltzen duten lehenengo kontzeptua "elkarrekin ibiltzea"ren kontzeptua da. Sunaura Taylor, ezgaitasun bat dauka, eta gurpildun aulki baten dago. Horregaitik, bera azaltzen du, elkarrekin ibiltzea "paseo" bat ematea dela. Eta ez bera bakarrik, ezgaitasunak duten pertsona gehiago ere esaten dute berdina "paseo" bat ematera doazenean.

Ondoren, bi kontzeptu nagusi azaltzen dira: "impairment" eta "dissability". Bi kontzeptu hauek sinonimoak dira eta ezgaitasuna adierazi nahi dute. Sunaura Taylor bi kontzeptu hauek bereizten ditu. Berarentzako "impairment" esan nahi du ezgaitasuna bera, hau da bere gorputza. Sunaura Taylor "arthrogyposis" gaixotasunarekin jaio zen. Eta "dissability" berarentzako arazo politiko bat dela esan nahi du. 

Gero, zaintzaren papelari buruz hitz egiten dute. Sunaurak esaten du berarentzako protesta politiko bat dela. Berak nahi duena dela kafe bat hartu eta parkean esertzea. Baina ezin du hori eta laguntza behar du. Baita ere, esaten du laguntza mundu guztiak behar duela.

Azkenik, Judith Butler-ek genoari eta desgaitasunari buruz hitz egiten du. Azaltzen du nola egiten duten bat bi kontzeptu hauek. Horretarako, esaten du, generoa eta desgaitasuna momentu askotan elkarrekin daudela. Eta momentu horietako bat dela, gu pentsarazten dugula gure gorputzak zer egin dezakeen eta zer ez.

miércoles, 13 de marzo de 2019

Beatriz Preciadori buruzko dokumentala


BEATRIZ PRECIADO

Resultado de imagen de beatriz preciado

Beatriz Preciadori buruzko dokumental bat ikusi dugu Didaktikako klasean. Emakume honek sistema kapitalistari kritika zuzena egiten dio. Horretarako, bere idea feministak txertatzen ditu. Horretaz gain, ikusleak bultzatzen ditu sistema honi kritika egitera. Hauek dira bideoan agertu izan diren ideia batzuk.

Eskolari buruz ideia batzuk ditu: eskola erreproduzio makina bat da. Horretaz aparte, Beatriz Preciadok esan zuen eskola klase, genero, arraza desberdintasunen normalizazio makina bat dela.

Horretaz gain, sistema kapitalistaren inguruan ere hitz egin du. Beatriz Preciadok esan du, sistema kapitalistarekin bukatzeko matxinada bat behar dela eta horretarako biolentzia erabili behar dela.

Azkenik, sexualitateari buruz hitz egin du. Esan du, generoari buruzko normaltasunak ikustera ohituta gaudela eta edozer muga horietatik "salto" egiten badu, gizartearentzat oso arraroa bilakatzen da. Eta honekin guztiarekin apurtu behar dela gizarte hobeago bat lortzeko. Baita ere, homosexualitateari buruz ere hitz egin du. Beatriz Preciadok esan du "homesexual" kontzeptua ez dela existitu behar "estatuak" sortu duen kontzeptua delako, beraien interesetarako.

Testu honetako ideia batzuk Jokin Bereziarturen blogean agertzen dira. Gehiago jakin nahi baduzue blog honetara joan. (https://jokindidaktika.blogspot.com/?m=1)

jueves, 7 de marzo de 2019

Errelato bisualak

Didaktikako klasean, argazki batzuei buruz hausnarketa egin dugu. Kasu honetan, irudi desberdinak agertu dira eta irudi horiek zer sortarazten digun azaldu behar genuen. Gaur egun, gizarte kapitalista batean bizi gara. Dirua, oso garrantzitsua da denentzat eta hau lortzeko edozer egitera bultzatzen gaitu gizarteak. 

Berdina gertatzen da komunikabideetan. Jendeak egunkariak erosteko, albiste garrantzitsuak agertu behar dira bestela jendeak ez du erosten. Askotan, "puntararte" heltzeko ohitura dute, eta agian garrantzitsua ez den albiste bat, munduko albisterik garrantsitzuena bilakatzen dute.

Irudiez inguratuta bizi gara. Gizartean, bizitzan, instituzioetan… edonon aurkitu ditzakegu irudiak. Errealitatea ikuspegi kultural desberdinetatik ikusten dugu eta handitzen goazen ehinean gure begirada eraikitzen dugu. Kultura bakoitzean, errealitatea modu desberdinetatik ikusten da, leku batzuetan albiste batzuk gehiago nabarmentzen dira eta beste batzuetan ez hainbeste. Azkenean, bizitzako irudiak ikusita gure nortasuna eta izateko modua finkatzen dute. 

Etorkizunean irakasleak izango garenez oso garrantzitsua da umeak ondo heztea. Eta berdintasunaren, apaltasunaren, errespetuaren... baloreetan hezi behar ditugu umeak. Horretarako, bai irakasleak bai gurasoak umeentzat "modelo" batzuk izan behar dira. Umeak ikusten dutena erreproduzitzen dutelako eta ondo hezten ez baditugu ez direlako pertsona onak izango.