jueves, 28 de marzo de 2019

El ritual del progreso - Ivan Illich

Didaktikako klasean Ivan Illichen testuaren bigarren kapitulua landu dugu. Kapitulu hau "El ritual del progreso" deitzen da eta bertan teknologiaren eta eskolaren inguruan hitz egiten da. 

Hasteko, teknologiaren inguruan hitz egin zuen. Autore honek esan zuen teknologia ez dela aurrerapausuaren sinonimoa eta maila bat gainditzen duenean helburua apurtu egiten da. Baita ere esan zuen teknologien hezkuntza sustatzen dela interes ekonomikoengaitik eta benetako helburuak hizkutatuta gelditzen direla. Adibidez, hezkuntza, osasuna eta garraioa.

Ondoren eskolaren inguruan hitz egin zuen. Lehenengo eta behin, eskolaren izaera kontraproduktiboari buruz hitz egiten du liburuak. Horretarako, bi mezu bota zituen autoreak. Lehenengoa, eskola dela instituzio bakarra irakasteko. Eta hori desikatsi behar dugula. Eta bigarrena, eskola ezagutzaren kapitalisatzailea da. Eskola merkantzia bihurtzen dugu. Gero, eskolaren papela baloreen instituzionalizazioaren inguruan hitz egin zuen. Illich-ek esan zuen eskolak txertatzen dituela ideiak sistema industrialaren jarraipena zihurtatzen dutenak. Ondoren, Ivan Illichek esan zuen eskolak behartzen gaituela kontsumitzera. Eta honek desiren naturaltasuna aldatu egiten duela esan nahi du. Desioa beharra bilakatzen da.





No hay comentarios:

Publicar un comentario