miércoles, 13 de marzo de 2019

Beatriz Preciadori buruzko dokumentala


BEATRIZ PRECIADO

Resultado de imagen de beatriz preciado

Beatriz Preciadori buruzko dokumental bat ikusi dugu Didaktikako klasean. Emakume honek sistema kapitalistari kritika zuzena egiten dio. Horretarako, bere idea feministak txertatzen ditu. Horretaz gain, ikusleak bultzatzen ditu sistema honi kritika egitera. Hauek dira bideoan agertu izan diren ideia batzuk.

Eskolari buruz ideia batzuk ditu: eskola erreproduzio makina bat da. Horretaz aparte, Beatriz Preciadok esan zuen eskola klase, genero, arraza desberdintasunen normalizazio makina bat dela.

Horretaz gain, sistema kapitalistaren inguruan ere hitz egin du. Beatriz Preciadok esan du, sistema kapitalistarekin bukatzeko matxinada bat behar dela eta horretarako biolentzia erabili behar dela.

Azkenik, sexualitateari buruz hitz egin du. Esan du, generoari buruzko normaltasunak ikustera ohituta gaudela eta edozer muga horietatik "salto" egiten badu, gizartearentzat oso arraroa bilakatzen da. Eta honekin guztiarekin apurtu behar dela gizarte hobeago bat lortzeko. Baita ere, homosexualitateari buruz ere hitz egin du. Beatriz Preciadok esan du "homesexual" kontzeptua ez dela existitu behar "estatuak" sortu duen kontzeptua delako, beraien interesetarako.

Testu honetako ideia batzuk Jokin Bereziarturen blogean agertzen dira. Gehiago jakin nahi baduzue blog honetara joan. (https://jokindidaktika.blogspot.com/?m=1)

No hay comentarios:

Publicar un comentario