jueves, 7 de marzo de 2019

Errelato bisualak

Didaktikako klasean, argazki batzuei buruz hausnarketa egin dugu. Kasu honetan, irudi desberdinak agertu dira eta irudi horiek zer sortarazten digun azaldu behar genuen. Gaur egun, gizarte kapitalista batean bizi gara. Dirua, oso garrantzitsua da denentzat eta hau lortzeko edozer egitera bultzatzen gaitu gizarteak. 

Berdina gertatzen da komunikabideetan. Jendeak egunkariak erosteko, albiste garrantzitsuak agertu behar dira bestela jendeak ez du erosten. Askotan, "puntararte" heltzeko ohitura dute, eta agian garrantzitsua ez den albiste bat, munduko albisterik garrantsitzuena bilakatzen dute.

Irudiez inguratuta bizi gara. Gizartean, bizitzan, instituzioetan… edonon aurkitu ditzakegu irudiak. Errealitatea ikuspegi kultural desberdinetatik ikusten dugu eta handitzen goazen ehinean gure begirada eraikitzen dugu. Kultura bakoitzean, errealitatea modu desberdinetatik ikusten da, leku batzuetan albiste batzuk gehiago nabarmentzen dira eta beste batzuetan ez hainbeste. Azkenean, bizitzako irudiak ikusita gure nortasuna eta izateko modua finkatzen dute. 

Etorkizunean irakasleak izango garenez oso garrantzitsua da umeak ondo heztea. Eta berdintasunaren, apaltasunaren, errespetuaren... baloreetan hezi behar ditugu umeak. Horretarako, bai irakasleak bai gurasoak umeentzat "modelo" batzuk izan behar dira. Umeak ikusten dutena erreproduzitzen dutelako eta ondo hezten ez baditugu ez direlako pertsona onak izango.

No hay comentarios:

Publicar un comentario