Didaktikako klasean bideo batzuk ikusi ditugu eskola moten inguruan. Bi mugimendu ikusi ditugu. Lehenengo mugimendu anti-autoritarioak eta bigarrena, mugimendu edo esperientzia berritzaileak.
Mugimendu anti-autoritarioetan eskola anarkista eta homeschooling aurkitu dezakegu. Lehenengo eskola anarkistarekin hasiko naiz. Eskola mota honetan elkartasuna eta askatasuna funtsezko ezaugarriak dira. Hemen, inor ez dauka botererik, ez dago autoritaterik. Pertsona guztiak berdinak dira eta eskubide berdinak dituzte. Umeak edozer egin dezakete: salto, dantza… Gainera, ez dago azterketarik eta batxilergoa egiteko bermea dute. Bilerak egiten dituzte eta bertan urte desberdinetako jendea biltzen da. Denak aukera berdinak dituzte.
Bigarren, homeschooling-ren inguruan idatziko dut. Hemen ere, hezkuntza askea da. Arrazoi ekonomikoengaitik edo pedagogikoengaitik ikasten dute umeak etxean. Beste zenbait arrazoi ere egon daitezke. Adibidez, esperientzia txarra eskolan edo ez da gomendagarria joatea eskolara. Familia bakoitza ahal duen moduen irakasten du bere seme/alaba. Proiektuen bidez irakasten duten. Homeschooling-ak alde onurgarriak eta negatiboak ditu. Adibidez, alde onuragarriak (umeak ez daude curriculum eskolarraren menpe, umeak bere erritmoa jarraitzen du eta beraien interesetara egokitzen da hezkuntza) eta alde negatiboak (ez dauka titulaziorik, ez da ilegala etxean ikastea baina ez dago ondo ikusita).
Esperientzia berritzaileak eskola txikiak edo amaraberri ikastola izan daitezke. Eskola txikiak, adibidez gabiria eskola, publikoa da, adin ezberdinetakoak batzen dira ikasgeletan. Hortaz, harremana estua da. Normalean, nekazal guneko eskolak izaten dira. Eskola txikiak umeen interesetara egokitzen dira.
Amaraberri ikastola publikoa da, hezkuntza eredu desberdina proposatzen du. Hemen, garapena globala da eta umeen beharretara egokitzen da ikastola hau. Desberdin egiten duena da, amaraberrin lan egiten dutela umeak, berain gustuko lanetan. Ez daude testuliburuak, liburutegi bat dute informazioa bilatzeko. Urte desberdinetako umeak elkarrekin lan egiten dute. Eta ez daude ia azterketarik, proiektuen bidez ikasten dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario