sábado, 1 de junio de 2019

Portfolioa

Hau izango da nire blogaren azkenengo sarrera. Sarrera honetan Didaktika Orokorreko ikasgaian landutako kontzeptu guztiak laburtuko ditut. Hau aurkibide bat izango da beste sarreretan sartzeko, horretarako "enlace" modukoak erabiliko ditut eta holan eskubidea izango duzue segiduan nahi duzuen testura joateko.

Ikasgai honen hasieran gorputzen portaera landu genuen. Horretarako, gorputzaren portaera instituzioetatik kanpo eta instituzioen barruan 10 argazki atera behar genituen ondoren bi arteko berdintasunak eta diferentziak aztertzeko. Normalean, instituzioetatik kanpo agertzen diren gorputzak askeagoak eta alaiagoak izaten dira. Berriz, instituzioen barruan, arauak jarraitu behar direnez, aspertuta eta gogo gutxirekin agertzen dira gorputzak. Honek esan nahi, eskolak jarduten duten hezkuntza eredua ez dela aldatu eta oraindik erabiltzen dela orain dela urte asko ezarri zen modelo bera. Gorputzen portaeran klik egiten baduzue artikuluetara eramango zaituzte. Artiukulu hauek "klase kanpoko argazkiak" eta "klase barruko argazkiak" izenarekin jarrita daude. Eta, bertan ikusi ditzakezue zenbait argazki eta azalpen.

Gero, Esther Ferrer-en dokumental txiki bat ikusi genuen non performance zer den azaltzen zuen. Performance bat zenbait arteren konbinaketa egitean sortzen den ikuskizuna da. Ondoren, performance egiten duen pertsonak aukeratzen du bera nahi duen mezua. Hau da, zer nahi duen transmititzea. Performance-ak azkenean, beste metodo batzuk dira, berritzaileak, non praktikoagoa den eta informazioa botatzeaz aparte entretenitzen du.

Ondoren, Ivan Illichen liburuaren hiru kapitulu irakurri eta klasean landu genituen. Lantzeko, galdera batzuk erantzun behar genituen ondoren klasean ideia horiek tartekatzeko. Lehenengo kapituluan, "La crítica de las herramientas" deiturikoa, hezkuntza sistemari kritika zuzena egiten dio. Horretarako autoreak esaten du hezkuntzak aberatsen alde egiten duela gizartearen sistemaren barruan kokatuta dagoelako eta hortik atera ezean besteak gutxiengo horren menpe egongo direla hauek hezkuntza erraminta bezala erabiliko dutelako hori lortzeko. Esaldi hau asko gustatu zait eta blog honetik hartu dut: https://anderdiazdemendivilblog.blogspot.com/. Blog honetan sartzen bazarete informazio gehiago lortuko duzue. Bigarren kapitulua "El ritual del progreso" deiturikoa kapitalismoari kritika egiten dio. Horretarako hezkuntzarekin lotzen du eta esaten du hezkuntza negozio bat bihurtu dela eta bertan erakusten den ezagutza eta bertan daude ikasleak produktu batzuk direla. Hirugarren kapitulua "La convivencialidad" deiturikoa, Illich-ek hezkuntzari buruz hitz egiten du. Bertan oso kontzeptu garrantzitsu bat agertzen da berarentzat: desezkolarizazioa. Hezkuntzak gero eta lanbide gehiago sorten ditu bakoitzak hezkuntzaren "arazo" bat konpondu dezan. Baina gauza da, arazo gutxi batzuk bakarrik kondondu daitezkeela eta hórrela ez da ezta gizartea ezta eskola hobetzen.

Ivan Illich-en kapituluak irakurri eta landu ostean, errelato bisualak landu genituen. Horretarako, klasean ideiak tartekatu genituen gizarte kapitalistaren inguruan. Esan genuen, gizarte mota honetan dirua oso garrantzitsua dela zeren eta diruarekin edozer egiteko kapazak gara. Horretaz gain, irudien inguruan hitz egin genuen, irudien manipulazioaren inguruan hain zuzen. Gehiago ikusi nahi baduzuen klik egin link horretan.

Gorputzen gaiarekin jarraituz eskolaren papera gorputzaren normalizazioan landu genuen eta horretarako Beatriz Preciadoren bideo bat ikusi genuen. Bertan, sistema kapitalistari kritika egiten dio eta esaten du honekin bukatzeko matxinada bat egin behar dela. Horretaz gain, eskolaren inguruan ere hitz egiten du, esanez eskola erroprodukzio makina bat dela.

Gai berberarekin jarraituz, Judith Butler eta Sunaura Taylor-en elkarrizketa ikusi genuen. Bertan, gizartearen inguruan hitz egin zuten, batez ere gabezien inguruan. Horretarako, gizarteak aukeratzen ditu baloreak eta eskolak transmititzen ditu. Horrela, gizarteak nahi dituen baloreak transmititzen dira.

Ondoren, eskola motak ikasi genituen. Horretako, zenbait bideo ikusi genituen eskola desberdinak ikusiz. Bi mugimendu bereiztu genituen: mugimendu anti-autoritarioak eta esperientzia berritzaileak. Mugimendu bakoitzean zenbait eskola ikusi genituen. Adibidez, homeschooling-a, amaraberri… Informazio gehiago nahi baduzu link horretan sartu.

Gai honekin erlazionatuta eskola mailak errepasatu genituen. Horretarako, hezkuntza Mailen inguruan informazioa bilatu behar genuen eta ondoren taula bete behar genuen. Taula ikusi nahi baduzu link horretan sartu eta bertan informazio guztia topatuko duzu.

Ondoren, talde bakoitzak kartografia bat egin behar genuen. Proiektu honetan, interekzionalitatea landu genuen eta Didaktika doctors taldeak, hau da nire taldeak, lan izugarria egin zuen. Intersekzionalitatearen inguruan informazio asko lortu genuen eta link horretan dago nahi duzuen informazio guztia. Ez du merezi hemen azaltzea, den-dena oso ondo azalduta dago link horretan.

Gero, curriculum-ren inguruan hitz egin genuen. Lehenengo curriculum motak errapasatu genituen: formala, ezkutua… Baina curriculum ezkutuan zentratu ginen. Lan hau egiteko, zenbait argazki atera behar genituen eta ondoren klasearen aurrean ateratako argazkiak azaldu behar genituen. Link horretan daude zenbait argazki eta azalpen. Ikusi nahi baduzue klik egin eta segiduan eramango zaituzte link horretara!

Ondoren, konpetentziak landu genituen. Horretarako, Moyaren eta Sacristanen bideoak ikusi genituen. Irakasleak zenbait galdera jarri zizkigun eta gu bideoak ikusita erantzuna eman behar genuen. Bideoak interesgarriak ziren konpetentziak oso garrantzitsuak direlako gaur egun. Konpetentziak zer diren azaldu zuten bi expertu hauek. Sacristanen iritziz,  konpetentziak ez dira txarrak, mundua konpetentea izatea nahi duelako. Konpetentziak ez daude irakasleei egokituak eta hauek ez dutenez konpetentzien bidez inoiz irakatsi metodo honek porrot egingo du. Konpetentziak duten gauza positibo bat da,  ikasketarako eraginkorrak direla. Eta Moyaren iritziz, irakasleak ez dute botere ezta gogoa gauzak aldatzeko eta haien politikariak eta teknokratak egiten dituzten aldaketak haien izenean.

Azkenik, matematika inguruko unitate didaktikoa egin genuen talde bakoitzak. Didaktika orokorreko zenbait saio erabili genituen konpententziak, metodologiak, arazo egoerak... lantzeko. Informazio gehiago nahi baduzue link horretan sartu.

viernes, 17 de mayo de 2019

Unitate Didaktikoa

Gaur, Modulo Doctors taldeak unitate didaktikoa bidali du modulu lanarekin batera. Gure unitate didaktikoa "Eskola Aldatzen Proiektua" da eta matematika eta didaktikarekin lotu dugu proiektu hau.

Gure proiektua bi astetakoa izango da eta LH2ko ikasleek egingo dute. Patioaren maketa egin beharko dute eta horretarako, geometria erabiliko dute figura geometrikoak egiteko. 

Lana izugarria izan da eta proiektu hau oso interesgarria iruditu zait. Oso praktikoa eta zabala da, askatasuna izan dugu nahi genuen moduan egiteko.


Lan hau Didaktika doctors taldearekin egin nuen. Talde izugarria da eta beraien blogetan sartu ahal zarete informazio gehiago nahi baduzue. Hemen jarrizko dizkizuet berain blogak. Ideiak guztion artean hartu genituen. (https://unaicoroneldidaktika.blogspot.com/) (https://aritxz.blogspot.com/) (https://jokindidaktika.blogspot.com/?m=1).

domingo, 5 de mayo de 2019

Metodologia aktiboak

Metodologia aktibo desberdinak landu ditugu klasean. Horretarako, irakasleak proiektu bat egitea proposatu zigun. Metodologia aktiboak aztertu behar genituen. Irakaskuntza kooperatiboa, kasuetan oinarritutako metodologia, arazoetan oinarritutako metodologia eta proiektuetan oinarritutako metodologia. 

https://docs.google.com/presentation/d/1deccNCsluJUrA8tOWNX5gz38jbVmfe5FAxAWHLD9z2g/edit#slide=id.g51478519c4_0_26

Lan hau Didaktika doctors taldearekin egin nuen. Talde izugarria da eta beraien blogetan sartu ahal zarete informazio gehiago nahi baduzue. Hemen jarrizko dizkizuet berain blogak. Ideiak guztion artean hartu genituen. (https://unaicoroneldidaktika.blogspot.com/) (https://aritxz.blogspot.com/) (https://jokindidaktika.blogspot.com/?m=1).


jueves, 2 de mayo de 2019

Konpetentziak

Didaktikako klasean konpetentzien inguruan bideo batzuk ikusi ditugu. Bertan, konpetentziak zer diren eta zertarako erabiltzen diren hezkuntza sisteman ikasi genuen. Horretarako, bi adituen bideoak ikusi genituen Jose Moyarena eta Jose Gimeno Sacristan. Bideoak ikusi ondoren, galdera batzuk erantzun genituen eta klasean komentatu genituen. 

Lehenengo, konpetentziak zer diren azaldu zuten bi aditu hauek. Sacristanen iritziz konpetentziak ez dira txarrak, mundua konpetentea izatea nahi duelako. Konpetentziak ez daude irakasleei egokituak eta hauek ez dutenez konpetentzien bidez inoiz irakatsi metodo honek porrot egingo du. Konpetentziak duten gauza positibo bat da, ikasketarako eraginkorrak direla. Eta Moyaren iritziz, irakasleak ez dute botere ezta gogoa gauzak aldatzeko eta haien orden politikariak eta teknokratak egiten dituzte aldaketan haien izenean. Moyak esan zuen esaldi batekin geratu naiz eta uste dut interesgarria dela. "Una persona no es más lista por saber más sino por saber utilizar todos sus recursos para llevar a cabo una tarea en un contexto determinado".

Bigarrenik, galdera bat erantzuten saiatu ziren. Konpetentzia bat eskolan bakarrik eskuratu daiteke? Honi buruz, ezetz esan zuten. Eskolatik kanpo daude eskola barruan ikasi ezin diren gauzak eta alderantziz ere gertatzen da. Gainera, ahalmen gutxiago dituztenentzat eskolatik kanpo ezberdintasun gehiago daude.

Azkenik, curriculum errealari buruz hitz egin zuen Moyak. Horretarako, galdera bat erantzuten saiatu zen. Curriculum erreala hobetu dezakete konpetentziek? Esan zuen, baietz. Interpretazio desberdinak daude oinarrizko konpetentzien inguruan. Konpetentziak gaitasun batzuk dira, eta oso garrantzitsua da zereginak sortzea baliabide guztiak erabiltzeko eta horrela curriculum erreala garatzea.

Testu honetako ideia batzuk Ander Diaz de Mendivil blogetik hartuta daude. Ikusi nahi baduzue hemen dago bere link-a. (https://anderdiazdemendivilblog.blogspot.com/). Oso gauza interesgarriak igotzen ditu, beraz komenigarria da bere blog-a ikustea.

lunes, 29 de abril de 2019

Curriculum ezkutua

Didaktikako klasean, curriculum ezkutuaren inguruan hitz egin dugu. Talde bakoitzak argazki batzuk atera behar zituen ondoren klasean komentatzeko. Argazki horiek mezu "ezkutu" bat eramen behar zuten. Horregaitik esaten dugu, curriculum ezkutua, argazki batek mezu bat bidaltzen duelako. Didaktika doctors taldeak argazki batzuk atera ditu eta hemen txertatuko ditut. Argazkien azalpena klasean eman genuen horregaitik azalduko dudan azalpena txikia izango da. 5 argazki aukera ditut azalpena emateko:
Lehenengo argazkian komunetan agertzen den kartela izaten da. Ikusi daiteke nola genero desberdintasuna dagoen gizonen eta emakumeen artean. Baita ere agertzen dira gurpildun aulkia behar dutenentzako. Gehien harritzen didana da, karteleetan agertzen den emakumea beti gona bat eramaten duela eta gizonak ez. Existitzen dira gona jartzen duten gizonak. Horrek mezu "ezkutu" bat bidaltzen du gizarteari. Genero desberdintasuna izugarria da kasu honetan eta gurpildun aulkia behar dutenentzako ez dira ezta emakumeak ezta gizonak. Beste munduko pertsonak direla ematen du.
Bigarren argazki honetan "jornada marxisten" inguruan hitz egiten du. Kartel honek esaten du "jornada marxistak" daudela gasteizen. Honek ere, mezu bat bidaltzen du. Gainera, kartelean ere jartzen du zeren inguruan hitz egingo duten jornada horietan. Adibidez, jartzen du "extrema derecharen" inguruan hitz egingo dute, "Catalunyaren inguruan"... Txarla hauetan ideia berdinak duten jendearentzako da. Bakarrik, marxistak joan ahal direla ematen du eta ideia poltikoen inguruan bakarrik hitz egingo dutela. Ideia berdintsuak duten jendearentzako da, hau da, pertsona marxistentzat.

Hirugarren argazki honetan "lengua de signos" ikasteko kartel bat dago. "Lengua de signos" ikasteko intentsiboak ematen dira. Honek ere mezu ezkutu bat dauka. "Lengua de signos" hori ikasten baduzu, hitz egin ezin dutenekin komunikatzeko aukera izango duzu. Ez zait aukera txarra iruditzen. Familiarren bat edo lagunen bat badaukazu ezin duena hitz egin aukera paregabea da pertsona horrekin komunikatzeko.

Laugarren argazkian, "Bizikidetza gelan" kartela da. Kartel honetan klasearen arauak agertzen dira. Adibidez, gelan ezin dela jan, ezin dela telefonoa erabili, higienea zaindu behar dela... Uste dut, arau hauek apurtu behar direla, zorrotzegiak direlako. Eta ematen du, dena perfektua egin behar dugula eta esaten dutena beti egin behar dugula. Honekin apurtu behar dugu eta bakoitza berak nahi duena egin beharko luke.

Bosgarren kartel honetan erderazko kartel bat kritikatzen dute pertsona batzuk. Kartel honetan, "Departamento de fisiología" jartzen du. Pertsona hauek eskatzen dute kartel hau euskeraz egon beharko zela. Uste dut, kartel mota hauek bi hizkuntzatan jarri beharko zirela jendeak nahi duena irakurtzeko. Baina, bi "posturak" ulertzen ditut. Hau da, gaztelaniaz dago jende gehiago ulertzeko, hemen erdera delako nagusia den hizkuntza. Eta bigarren "postura" da euskeraz egotea ere egon beharko zela eta Euskal Herrian ere euskeraz hitz egiten da eta hizkuntza nagusia ere bada gaztelaniarekin batera. Horregaitik, bi hizkuntzatan jarri beharko lirateke kartel hauek.

Lan hau Didaktika doctors taldearekin egin nuen. Beraien blogetan sartu ahal zarete informazio gehiago nahi baduzue. Hemen jarrizko dizkizuet berain blogak. Ideiak guztion artean hartu genituen. (https://unaicoroneldidaktika.blogspot.com/) (https://aritxz.blogspot.com/) (https://jokindidaktika.blogspot.com/?m=1).

lunes, 8 de abril de 2019

Intersekzionalitatea - Kartografia

INTERSEKZIONALITATEA
Posterraren Ariketa

Posterra eta honen zentzua

    Gure helburua interzekzionalitateak eskaintzen duen ideia lantzea izan da; honek kritikatzen duen diskriminazio sistema egituratua nabarmena dela argi  uzteko eta errealitate hori salatzeko. Horretarako, gaur egungo gizarte hetero-patriarkal kapitalistan dauden perfil ezberdinak irudikatzen saiatu gara. Irudikapena gorputz ezberdinen bidez egitea nahi izan dugu, beti ere, eskola eremuaren barne zentzua duten gorputzak erabiliz. Hala ere, irudikapen oso anitzak egin ditugu: gorputz batzuk haurrenak izango lirateke, beste batzuk ideia abstraktuagoen adierazpenak, beste batzuk aldiz, txikitatik umeek dituzten erreferentziak.

Perfil edo Identitate ezberdinak Posterrean

Lehenengo perfila diskriminazioaren piramidean posizio pribilegiatua izango lukeena da. Honek, gizarteak proposatutako identitatea perfektuaren ezaugarri gehienak biltzen ditu. Mutil heterosexual zuria da. Honekin gizarteak generoa, arraza eta orientazio sexualari dagokionez “normaltzat” ezartzen duena adierazi nahi izan dugu. Hala ere, badaude aipatu daitezkeen beste ezaugarri batzuk: gaztea, klasea (markazko arropa), aniztasun funtzionalik gabekoa, kanonei jarraituz erakargarria (errubia, argala…). Honek boterea eta nagusitasuna adierazten du. Errealitate hori adierazteko baloiaren metafora sortu dugu: mutilak hanka artean mundu bat daukala irudikatu dugu baloia izan beharrean, gizarte guztietan botere gehien duena delako. Hala ere, identitate pribilegiatu honek gizarteak ezartzen dizkion estereotipoen menpe dago ere, eta hauek presioa eragiten dute beregan. Maskulinitatearen ideiak haien izaera mugatzen du guztiz. Txikitatik esaten zaie umeei ez dutela negarrik egin behar; indartsuak izan behar direla benetako gizonak izateko. Baita haien gorputzak landu behar dituztela “perfektuak izateko”. Adierazpen emozionalari dagokionez jartzen zaizkien mugak irudikatzeko bigarren metafora bat erabili dugu: aurpegian ezer ez marraztea espresiorik gabeko identitatea adieraziz.; “mutilek ez dutelako sentimendurik adierazi behar”.

Bigarren irudia gure gizarteak inposatzen duen emakume estereotipatuaren irudikapena da, genero diskriminazioari erreferentzia egiteko. Gaur egun, emakumeek gizartearen presioa jasaten dute “perfektuak” eta “femeninoak” izateko, gizonezkoen menpekotzat tratatuak izatearekin batera . Honela haien zoriontasuna perfekzioaren ideiaren menpeko bihurtzen dute. Guzti hau garbi ikusi eta entzun daiteke egunero telebistan, irratian edota kalean, nabariak diren mezuen bidez (erakusleihoetako  manikiak, iragarkietako emakumeak, arropa-dendetako tailak...). Hortaz, kasu honetan ez dugu eskola adineko neskaren irudikapena egin. Egindako irudikapena neska txikiei jomuga gisa eskaintzen zaien erreferentea da. Erreferentzia hori oso famatua den “Barbie”-ak errepresentatzen du; gizatasuna gabeko panpina.

Hirugarren identitatea, LGTBI kolektiboa eta honen barruan kokatzen diren pertsonek pairatzen duten sufrimendu eta opresioa kritikatzeko erabili dugu. Eskolaren garaia eta gure bizitzetako lehen urte hauek oso garrantzitsuak dira. Hauetan influentzia ugari jasotzen ditugu eta askotan gizarte diskriminatzaile honek inposatzen digunarekin lotuta egoten da. Honela  onargarria den identitate bakarra delako ideia garatzen dugu. Txikitatik inposatzen digute mutilak eta neskak nolakoak izan behar diren, eta zer gustatu behar zaien. Binarismoaren eta heterosexualitatearen ideia azpimarratu eta beste aukera guztiak baztertzen dira. Horren, ondorioz, inpaktu izugarria du umeengan dikotomia horrekin bat ez datozen identitateak ezagutzea: homosexualitatea, bisexualitatea, transexualitatea… Gizarteak txikitatik ezarri digu hori gaizki dagoela edo ez dela normala. Kolektibo honen barruan dauden pertsonen emozioak eta pentsamenduak ezabatzen saiatzen dira nolabait. Ideia horiek adierazteko bai garuna eta bai bihotza tapatu nahi izan ditugu. Gainera, kolektiboak bere barruan hartzen dituen identitate-gorputz desberdin aniztasuna adierazteko, neutroa den irudikapena erabiltzen saiatu gara.

Laugarren posizioan, neska beltz bat irudikatu dugu. Perfil honek diskriminazioaren hainbat ezaugarri hartzen ditu barruan: generoa, arraza, klasea, itxura, erlijio edo sinismenak… Arrazaren supremaziaren egoera latza kritikatu nahi izan dugu batez ere, eta bereziki emakumezkoen kasuan. Hortaz, argitu beharrekoa da beltzak ez direla irudikapen honek barruan hartzen dituen pertsona bakarra; musulmanak, latinoamerikarrak, ijitoak… ere barne daude. Gizarte arrazista honetan miseria eta opresio izugarria pairatzen dute arraza zuria ez diren beste arrazek. Hasteko, historian zehar bortizki zapaldua izan den eta zapaldua izaten jarraitzen duen identitatea da hau (esklabotza, kolonizazioa, prostituzioa…). Urte luzez jasandako errepresio hori adierazteko odol puztuaren metafora erabili dugu. Txikitan ere, neska beltzek izugarrizko opresioa jasaten dute (hitzartutako ezkontzak gazteak direnean…) Opresio horren adibide bortitzenetako bat klitoriaren mutilazioa da, muralean irudikatu duguna. Neska gazteei plazerra lortzeko aukera kentzen diete haien purifikazioa bermatzeko, purifikatu daitezen, ondorengotza bermatzea da haien funtzioa…)

Azkenik, “Down sindromea” duen neska bat marraztu dugu. Aniztasun funtzionala duten pertsona guztien izenean egin nahi izan dugu irudikapen hau. Azpimarratu nahi dugu aniztasun funtzional mota asko eta oso ezberdinak daudela (itsuak, gorrak, depresioak, fisikoak, psikologikoak…). Aniztasun funtzionala duten pertsonak posiziorik zapalduenean kokatu dugu gizartean errepresio eta diskriminazio izugarria pairatzen duen kolektiboa delako. Ideia hori adierazteko erabili nahi izan dugun ideia gorputzik ez marraztea izan da (beste kasuena ez bezalakoa gutxienez). Honela “ez-gaitu” kontsideratzean pertsona hauei bizitzeko aukerak guztiz ezabatzen zaizkiela adieraziz. Down Sindromea duten pertsonek pairatu behar izan duten diskriminazioaren adibide dira orain arte ez zaiela boto eskubidea aitortu, familiek haien ondorengotza eskubidea betatzeko aukera zutela. Bi sinbologia gehiago erabili ditugu: ahoan zentsura irudikatzen duen X bat jarri diogu, gizarteak beti daukaten irribarrea kendu nahi dielakoan; eta bihotza beste pertsonak bezala emozioak dituztela azpimarratu nahian.

Posterraren ardatz osagaiak

Kateak errepresioaren sinboloa dira. Hau diskriminazio batukariaren ideia azpimarratzeko egin dugu. Perfil diskriminatuak agertu ahala, haien ezaugarri “desberdinduekin” batera gero eta kate gehiago agertzen direlako gorputzen inguruan. Honela, aniztasun funtzionala dutenen kasuan, kateak dira ikus daitekeen gauza bakarra, erabateko errepresioa adieraziz.

Bigarren gauza paperaren zikinkeria da. Katearekin batera, perfilak agertu ahala zikinkeria handiagoa da. Zikinkeriak adierazi nahi duena gizartearen eragina da, identitate ezberdinei jartzen dien karga edo  konnotazio negatiboa.

Intersekzionalitatea

Intersekzionalitateak zapaldurik eta bazterturik dauden pertsonen identitateak, eta gizarteak horien kontra ezartzen dituen opresio, dominazio eta diskriminazio sistemak ikasten ditu. Teoria hau diskriminazioaren aukera guztiak aztertzen saiatzen da. Halaber, aukera horien asko eta oso desberdinak direla salatzen du, beti ere aukera horiek pertsona baten identitatearen ezaugarri bezala ulertuta.

Argien ikusten diren aukera horien artean generoa, etnia, klasea, arraza, orientazio sexuala, erlijio, adina… daude. Gizarteak inposatutako identitateak ezaugarri edo kategoria horietako bakoitzean estandar zehatza markatuta duenez, horietako batetik ateratzean pertsonak diskriminatuak izaten dira gaur egun.

Teoriak proposatzen duena da diskriminazioa maila guzti horiei erreparatuz aztertzea da. Honela, diskriminazioa batukaria dela adierazi nahi du. Hau da, diskriminaziorako “aitzakia” diren ezaugarri ezberdinak daude, baina ezaugarri horiek ez dira zertan elkarrekiko independenteak izan behar. Izan ere, ezaugarri horiek elkarrekin topatzeak diskriminazioa areagotzen du.

Honen ondorioz, diskriminatuen artean nolabaiteko “mailak” sortzen direla ulertu behar da. Adibidez, Argia astekariaren artikulu batean honela argudiatzen da: “Feminismo klasikoaren arabera gizarte patriarkala unibertsala da: emakumeak zapalduak gara eta gizonak zapaltzaileak, baina argi dago errealitatea konplexuagoa dela. Adibide erraz bat: Angela Merkel-ek sexismoa bizi dezake, baina boteretsua izateagatik rol zapaltzailearekin identifika dezakegu ere.  Nahiz eta emakumea izan, klase altuko pertsona da eta, beraz, pribilegiatua. Pribilegiozko posizio horren aurrean, langile gehienak, nahiz eta gizonezkoak izan, bera baino zapalduagoak daude.”

Azken finean, intersekzionalitateak argi utzi nahi duena desberdintasun soziala eta diskriminazioa multidimentsionala eta uste duguna baino konplexua dela da.

Ondorioa aldaketari begira

Diskriminatuak diren talde edo sektoreak asko eta desberdinak izan arren, argi dago zein den apurtu beharreko ideia (etsaia neurri batean): gizon zuri heterosexual kapitalistaren supremazia. Hori da gizarteak inposatutako identitate estandarra eta onargarria. Hortaz, oprimitutako taldeen artean dauden gatazkak alde batera utzi eta benetako etsaien aurka borrokatu beharko litzateke etnia, klase, genero… desberdinetako pertsonen arteko berdintasuna lortu arte.

Diskriminazioa ez da zatikatua. Estandarra ez den guztia zapaltzen du. Hortaz, diskriminazioaren kontrako borroka ezin da zatikatua izan, bateratua baizik. Denok, elkarrekin borrokatu behar dugu diskriminazioaren kontra. Feminismoaren borrokak, klase borrokarekin batera egin behar du aurrera. Baita LGTBi-fobiaren kontrako borrokak eta Arrazismoaren kontrakoak. Modu horretan, elkartasunez eta helburu komunak partekatuz borrokatu behar dugu edozein errepresio eta diskriminazioaren kontra.

Diskriminazioarekin akabatzeko estatuak dituen estruktura diskriminatzaile eta baztertzaileak ezagutzea beharrezkoa da. Hauek zer helburu zehatzekin egiten diren ulertu behar da, sistema honetan agintzen duten interesen kontra kritika egiteko eta gizarteko oinarri diren beste taldeen egoera kaxkarra ulertzeko.

Lan hau Didaktika doctors taldearekin egin nuen. Talde izugarria da eta beraien blogetan sartu ahal zarete informazio gehiago nahi baduzue. Hemen jarrizko dizkizuet berain blogak. Ideiak guztion artean hartu genituen. (https://unaicoroneldidaktika.blogspot.com/) (https://aritxz.blogspot.com/) (https://jokindidaktika.blogspot.com/?m=1).